
Aiaraldea, Euskal Herria, Palestine, State of
Euskrats musika elektronikoaren euskaldun zaleei zuzendutako Aiaraldeko irratsaioa duzue.
Astero, dauden hamaika estiloetatik bat aurkeztuko dugu, nazioarte mailako eta bertako dj-en berri emanez.
Azken nobedadeetarako eta nazioarteko zein tokian tokiko agendaz informatzeko unea ere izango dugu.
Hala ere, elektronika saio hauetan musika elementu nagusia bada ere, zu ere protagonista izan zaitezke. Zure ekarpenak sare sozial edo mail kontaktura (euskrat
s@gmail.com) bidali egiguzu, guztion arteko elkarlan bat bihur dadin.
Emanaldi bakoitzaren amaieran hurrengo asteko estiloa iragarriko denez, aste oso bat izango duzu gai horren inguruko zure ekarpena igortzeko.
Ongi etorri Aiaraldeko musika elektronikoko lehenengo irratsaiora!
Euskrats belarrira ezazu.
Peace and beats...