Bilbao, South Africa
Bizkaian eraikitzen ari den irrati libre berria
2013ko irailaren 30tik Hala Bedi irratiak 97.0 FM bete egiten du, hain zuzen, desagertutako Tas-Tas irratiaren irrati-frekuentzia. Horretarako, Hala Bedi irratiak Bizkaiko programazio berezia antolatu du.
97 irratia bada Bizkaian osatzen ari den kolektiboaren izena.
Hasteko, irrati libreek frekuentzia hori betetzea ahalbidetu behar dugu. Ehun bazkide behar dugu, batez besteko hileko kuota 10 eurokoa izanik. Segitzeko, egungo programazioa aberastuko duten irrati ekoizpenak sortu behar ditugu. Bukatzeko, irrati libre berri baten hazia izan behar dugu.
Elkarte ezberdinak parte hartzen ari dira bilakaera honetan; besteak beste, Hala Bedi momentuz diruz mantentzen duena, Tas-Tas bere Asanbladak errepetidorearen erabilera eta beste ekipo batzuk utzi dizkiona 97 irratiari, EKA-OCU Kontsumitzaileen elkarteak leku bat utzi digu bere bulegoan non grabazioak egiteko estudio txiki bat egokitu dugun, eta gainontzeko herri mugimenduaren elkarteei (K